X

Menu

HOGARES VERDES / ETXE BERDEAK VITORIA-GASTEIZ 2015

23 familiak haien etxebizitzak jasangarriagoak izango direla hitz eman dute

2015eko abenduaren 14an

Abenduaren 12an 2015eko Etxebizitza Berdeak programaren itxiera ekitaldia egin zen.

Udaleko Ingurumen eta Osasun Publikoko Sailaren zuzendari Ainhoa Etxeandiak eta CEAko Ingurumen Sentsibilizazioko Arloaren nagusi Roberto Gonzálezek eskerrak eman zizkien programan parte hartu duten familiei, ingurumenarekiko eta Green Capital-arekiko erakutsi duten konpromisoagatik. Ekitaldian Gasteizko 23 familiaren parte-hartzea izan duen programa honen emaitzak aurkeztu ziren. Parte-hartzaileetako batzuk haien iritzia eman zuten, eta denek bat egin zuten ikasitakoaren balorazio positiboa egitean. Nabarmena izan zen haurrek egin zuten lana: pankarta bat prestatu zuten ingurumen alorrean izan beharreko portaerak azalduz eta gauza txikiekin egin daitezkeen ekarpenen inguruko adierazpena irakurri zuten. Familietako gazteak ere hurbildu ziren, oso parte-hartze aktiboa izan baitute proiektuan.

Jardunaldi osoa giro atseginean egin zen. Argazkien saio bat izan zen eta familiek ekarritako produktu lokal eta ekologikoekin antolatutako hamaiketakoa egin zen, den-dena hondakinik ekoitzi gabe.

Programa honek gasteiztarrak kontzientziatu nahi ditu etxeko kontsumoak murrizteko eta eguneroko ohiturak aldatzeko, horrela etxebizitza eraginkorragoak eta ekologikoagoak sortuz eta hiriko ingurumen inpaktua murrizten lagunduz. Ekimenean aholku pertsonalizatuak eskaintzen zaizkie familiei, bai ingurumenaren ikuspuntutik zein ikuspuntu ekonomikotik etxebizitza eraginkorragoak eta jasangarriagoak izan ditzaten.

Programaren lehen deialdi honen arrakastaren ondoren, Vital Gizarte Ekintzaren laguntzarekin, datorren urtean programaren edizio berria garatuko da. Oraingoan Gasteizko 50 familiak hartu ahal izango dute parte.

cierre-hogares verdes-2015

Maite Bravo. Atari Consultora Sostenible

Atari Consultora Sostenible en las redes

  • linkedin
  • Google+

Contacta

M 693 84 36 52
E atari@atariconsultores.com
C/ Las Escuelas, 10 - Of. 5
01001 Vitoria - Gasteiz
----------
Politica de privacidad
Aviso legal