X

Menu

Etxe asko batu dira Etxe Berdeak sare honetara.
Eman izena eta bihurtu zure etxea Vitoria-Gasteizko lehenengo ETXE BERDEetako bat!
Ez kezkatu, lortzen lagunduko dizugu. Plaza kopura mugatua.
Izena emateko epea: otsailaren martxoaren 7ra arte

inskripzioa

Zer da Etxe Berdeak

2015-2016eko Etxe Berdeak programak izandako arrakastaren ondoren, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak aurten ere abiaraziko du programa. Honek hiriko familiek jarrera ekologikoagoa izatea du xede eta, horretarako, gutxiago kontsumitzera bultzatu, erosketa etikoagoa eta ekologikoagoa egiten lagundu, eta baratzezaintza ekologikoa eta mugikortasun iraunkorra sustatuko ditu. Talde-erronka honek ingurumenarekiko errespetu handiagoa duten etxeak eta klima aldaketarekin kontzientzia handiagoa duten pertsonak lortu nahi ditu.

Ekologikoagoak eta jasangarriagoak izan nahi duten eta Vitoria-Gasteiz are eta berdeagoa izan dadin laguntzeko prest dauden familiei zuzendutako dohako programa bat. Beraien eguneroko ur eta energia-kontsumo ohiturek ingurumenean duten eraginagatik kezkatuta dauden udalerriko pertsonei zuzendutako ingurumenaren gaineko kontzientziazio programa bat. Argia itzali, arropa-garbigailua martxan jarri, iturria itxi, termostatoa graduatu edo zaborra bota… Egunean zehar gure etxebizitzetan egiten ditugun ekintzak dira. Ba al zenekien eguneroko ekintza hauek aurrezten eta ingurumenarekin adeitsuagoa izaten lagun zaitzaketela?.

Erronka bat dugu

Reducir-emisiones-CO2CO2 igorketak murriztu, Aldaketa Klimatikoa gelditzeko.

 

GRIFO-VEDEEtxebizitzako ur eta energia-kontsumoa murriztea (elektrizitatea, gasa,…) .

ahorro_aguaEnergia-fakturen zenbatekoa merketu.

 

Zer eskaintzen dugu?

gestion-calidad-01Etxeko kontsumoak aztertzen dituen auditoria pertsonalizatua. 
gestion-calidad-01Aditu baten aholkularitza pertsonalizatua urte osoan zehar kezka guztiei erantzuteko.
gestion-calidad-01Familia guztiarentzat 6 tailer tematiko (energia, hondakinak, lorezaintza eta barazkizaintza, ura, mugikortasuna eta kontsumoa) etxeko fakturetan aurrezteko gomendio erraz eta erabilgarriekin. Lantegiak apirilean, maiatzean, ekainean, irailean, eta urrian egingo dira, astearte edo ostegunetan, arratsaldez 19:00etatik 20:30era.
gestion-calidad-01Bisitak.
 gestion-calidad-01Publikoarentzako etxeko ekologiari buruzko lantegi praktikoak.
gestion-calidad-01Aurrezkia eta eraiginkortasuna errazkteko material desberdinak. 
 

Zer eskatzen dugu?

Zuen etxebizita hurrengora konprometitzea: 
gestion-calidad-01Familia lantegietan nahitaezko parte hartzea. 
gestion-calidad-01Programa osoan zehar etxeko ur eta energia-kontsumoekin zerikusia duten datuak eskura jartzea. (Datuak datuen Babeserako Lege Organikoaren arabera erabiliko dira). 
gestion-calidad-01Kontsumoak murriztearen aldeko jarrera izatea.
gestion-calidad-01Ur eta energia-kontsumoetako datuei jarraipena egitea: elektrizitatea, gasa… 
 
 

hogares-verdes

ceneam

vitoria-green-capital

CEA

VITAL_OBS_bil

leroy-merlin

Atari Consultora Sostenible en las redes

  • linkedin
  • Google+

Contacta

M 693 84 36 52
E atari@atariconsultores.com
C/ Las Escuelas, 10 - Of. 5
01001 Vitoria - Gasteiz
----------
Politica de privacidad
Aviso legal